Euskal Herriko Unibertsitateak ‘Stultifera Navis’ erakusketa aurkeztu du. Erakusketa honetan Arrasateko San Juan de Dios osasun zentroak parte hartzen du eta bertan egiten diren artelanak espazio publiko batean ikusgai jartzea du helburu. Era berean, ikusgai dauden obren adierazkortasunaz eta edertasunaz gozatzeko aukera eman nahi du.

Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan dago, eta ekainaren 15etik uztailaren 1era egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian.

Sarrera librea da.

 

Txillardegi aretoaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 20:30etara.

Larunbatetan: 9:00etatik 14:00etara.