• Espainiako San Joan Jainkoarenaren Probintzia eratuko den Probintziako Biltzarra Granadan egingo da “Batzen gaituen abegikortasunean aurrera goaz”
  • Probintziako Biltzarrean jakinaraziko dira Probintziako buru berriaren eta haren kontseilarien izenak, Espainiako San Joan Jainkoarenarentzat errealitate berriaren buru izango den gobernua osatuko dutenak, alegia.
  • Ordenaren Burua, Jesus Etayo anaia izango da gertaera historiko honen buru. Biltzarrean erakundearen kideen ordezkari kopuru mugatu batek hartuko du parte COVID-19aren prebentziorako neurrien ondorioz.

2021eko martxoaren 15a.- Espainian, orain arte, hiru probintziatan banatu izan da erakundea, eta hemendik aurrera, San Joan Jainkoarenaren ospitale-ordenak egungo hiru erlijio-probintziak bakar batean bilduko ditu: Espainiako San Joan Jainkoarenaren Probintzia. Probintzia berri honen izendapena “Batzen gaituen abegikortasunean aurrera goaz” lelopean egingo den 2021eko Biltzar Nagusian gauzatuko da. Granadako San Juan de Dios basilikan egingo da martxoaren 16an.

Ordenako burua, Jesus Etayo anaia izango da Espainiako San Joan Jainkoarena Probintzia berria aldarrikatuko duen Biltzarraren buru. Ekitaldi hori joan den ekainean egitekoa zen, baina COVID-19aren agerpena dela eta, aurtengo martxora arte atzeratu behar izan zen.

Orain arteko hiru probintziak –Aragoi, Betikoa eta Gaztela– bakar bat bihurtuko dituen dekretua San Juan de Dios basilikan irakurriko da, Santu fundatzailearen erlikiak gordetzen diren lekuan, hain zuzen.

Jesus Etayok diskurtsoa emango du Ordenaren kide, anai eta laguntzaileen ordezkari gutxi batzuen aurrean, pandemiaren aurreko prebentzio eta babes neurriak zaintzeko. Probintzia berriaren aldarrikapena Eukaristia solemne baten bidez gauzatuko da.

Hiru probintzien batze prozesua 2018an hasi zen, El Escorialen batera antolatu zuten Probintziarteko Kapituluaren ondoren; orduko hartan, integrazio horretara urratsak egitea erabaki baitzuten, anaidiei dagokienez, eta erakundearen etorkizuna ardatz, etorkizunera begira ikusten ziren beharrizanei erantzun hobea emateko.

Azkeneko hiru urteotan 400dik gora lagun aritu dira, 17 lantalde eta batzordetan, datorren asteartean gauzatuko den errealitate berri hori abiarazteko zereginetan.

Probintziako buru berria eta haren gobernua

Arratsaldean Ordenako buruak Espainiako San Joan Jainkoarenaren probintziaren buru izango den anaiaren izena jakinaraziko du. Harekin batera, probintziako kontseilariak ere izendatuko dituzte. Aurrerantzean sei izango dira (eta ez lau) Probintzia berriaren dimentsioari erantzuteko; izan ere, 75 zentro ditu Espainiako ia autonomia erkidego guztietan banatuta.

 San Joan Jainkoarena Ospitale Ordenari buruz

San Joan Jainkoarenaren ospitale ordenako Espainiako San Joan Jainkoarena Probintzia erakunde katolikoa da, irabazi asmorik gabea, eta XVI. mendean sortua.

Pertsonarengan oinarritzen den arreta-ereduari jarraitzen dio eta egungo gizartearen erronkei egokitzen zaie pertsonen osasuna eta haien bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko, genero, sinesmen edo jatorriagatiko inolako bereizketarik egin gabe eta gizarte bidezko eta solidarioagoa sortzeko helburuarekin.

Espainian, gaur egun 188 anai ditu ordenak; 15.000 profesional, 3.300dik gora boluntario eta hainbat eta hainbat dohaintza-emaile eta ongile. Gainera, 75 zentro biltzen dituen sarea dute eta urtean ia milioi eta erdi pertsona artatzen dituzten osasun, gizarte, irakaskuntza eta ikerketa-baliabideak.

Abegikortasunaren kontzeptupean, harrera zaintzen da, osasuna, akonpainamendua eta gure gizartean dauden errealitaterik urrakorrenekiko konpromisoa, unibertsaltasuna ardatz eta diziplina anitzeko taldeekin. Munduko ospitale ordenako zentro guztiek bere gain hartutako baloreak, abegikortasunaz gain, karitatea, errespetua, erantzukizuna eta espiritualtasuna dira.

Munduan, Ospitale Ordena 52 herrialdetan dago, eta 402 obra apostoliko eta osasun- eta gizarte-zentro ditu. Guztira, urtean hiru milioi pertsona baino gehiago artatzen ditu. Gainera, 1.020 anaia, 63.000 profesional eta 23.000 boluntario ditu.

Informazio gehiago: [email protected]