Pribatutasun-politika

LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

Honako pribatutasun politika hau San Juan de Dios Ospitaleari (Arrasate-Mondragon) (aurrerantzean, Ospitalea) ospitaleak horretarako jarritako bideen bitartez emandako datu pertsonalak ematen dituzten erabiltzaile edo pertsona fisikoei aplikatuko zaie.

Zein da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?

Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna San Juan de Dios Ospitalea (Arrasate-Mondragon) da, helbidea Arrasateko Gesalibar auzoko 14 – 20590 Posta Kodea duena. Helbide elektronikoa: [email protected].

Nor da eta zertarako balio du Daten Babeserako Eskuordeak?

Interesatuari jakinarazi nahi diogu datuen Babeserako Eskuorde bat dugula, eta harekin harremanetan jar daitekeela bere datu pertsonalen tratamenduari buruzko zalantzak argitzeko, honako helbide honen bidez: [email protected].

 Zer motatako datu pertsonalak tratatzen ditugu?

Ospitaleak erabilgarri dituen dokumentuetan –paperean nahiz elektronikoak– jasotzen diren datu pertsonalak honako mota hauetakoak dira:

  • Identifikaziorako datuak (izena, argazkiak, abizenak, helbide elektronikoa, helbidea, etab.).
  • Finantza eta ekonomiari buruzko datuak (kontu korronteen zenbakiak, kreditu/zordunketa txartelak).
  • Datu profesionalak, akademikoak eta formazioari buruzkoak (tituluak, formazio-ikastaroak).
  • Ezaugarri pertsonalak, inguruabar sozialak.
  • Pazientearen Historia Klinikoan jasotzen diren osasunari buruzko datuak.

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak? Zenbat denboran gordetzen ditugu zure datuak?

Interesatuak ematen dituen datu pertsonalak honako helburu hauekin tratatuko dira:

  1. Erabiltzaileen laguntza oso eta sanitarioa. Datu pertsonalak behar duzun osasun laguntza osoa emateko eta horretarako Ospitaleak behar dituen osasun-zerbitzuak eta administrazio-zerbitzuak behar bezala kudeatzeko tratatuko dira. Zure datu pertsonalak legeak aurreikusten dituen epeen arabera gordeko dira. Besteak beste, honako ekintza hauek egiten ditugu:
    1. Pazienteak onartzeko eta alta emateko beharrezko tramiteak.
    2. Medikuarekin dituzun hitzorduak kudeatu eta gogorarazi.
    3. Ospitalera etorri izana justifikatzeko ziurtagiriak idatzi zure senitarteko edo zuri atxikiriko pertsonentzat, hala eskatzen badute eta araudiak baimentzen badu.
  2. Lanpostuetarako hautagaiak hautatzea. Jasotzen ditugun curriculumak eta bertan jasotzen diren datuak erabilgarri dagoen lanpostua betetzeko hautagai jakin bat hautatzeko eta, hautatuz gero, pertsona horrekin komunikatzeko soilik erabiltzen dira. Datuak isilpekoak dira eta adierazitako xedea betetzeko soilik erabiltzen dira Ospitalean bertan. Emandako datuak bildu zireneko xedea betetzeko beharrezkoa den denboraz gordeko dira.
  3. Zein dira San Juan de Dios (Arrasate-Mondragon) Ospitaleko boluntariotza osatzen duten pertsonak? Eskuzabaltasun osoz euren denbora, ezagutzak eta konpromisoa ematen dizkiguten pertsonak funtsezkoak dira guretzat.  Gure boluntario taldeko kide izateko zuk emandako datuak boluntario gisa izen ematea kontrolatzeko eta kudeatzeko tratatzen dira. Datuak bildu diren helburua betetzeko behar besteko denboraz gordeko dira, eta xede horretatik eta datuen tratamendutik ondoriozta litezkeen erantzukizunak zehazteko.
  4. Laguntza espiritual edo erlijiosoa behar al duzu? Baimena ematen baduzu, eduki ditzakezun beharrizan erlijioso eta espiritualak betetzeko erabiliko ditugu zure datuak. Datuak bildu diren helburua betetzeko behar besteko denboraz gordeko dira, eta xede horretatik eta datuen tratamendutik ondoriozta litezkeen erantzukizunak zehazteko.
  5. Erakundearen urteko egutegia jaso nahi duzu, San Juan de Dios (Arrasate-Mondragon) Ospitalearen jardueren, informazioen eta elkartasun kanpainen berri jaso nahi duzu? Erabiltzaileek emandako datuak urteko egutegia doan helarazteko erabiliko dira; bai, halaber, San Juan de Dios (Arrasate-Mondragon) Ospitaleak antolatzen dituen ekintza, jarduera edo kanpainei buruzko informazioa, edozein bidetatik, helarazteko ere. Informazio korporatiboa jasotzeko interesa duten pertsonen datu pertsonalak sisteman gordeko dira mugarik gabe interesatuak datu horiek ezereztatzea eskatzen ez duen bitartean.
  6. Kalitate eta eraginkortasun handiko zerbitzua jaso nahi duzu? Zure iritzia garrantzitsua da guretzat. Lagun iezaguzu gure zentroaren eraginkortasun gorena lortzen. Batzuetan, asebetetze-inkestetan parte hartzeko edo zure datu pertsonalak eska diezazkizuke San Juan de Dios (Arrasate-Mondragon) Ospitaleak gure zerbitzuak ikuskatzeko, kontrolatzeko, garatzeko eta hobetzeko. Emandako datuak bildu zireneko xedea betetzeko beharrezkoa den denboraz gordeko dira.
  7. Erabiltzaileak egin ditzakeen kontsulta eskaerak, datuak babesteko eskubideak erabiltzea, informazio eskaerak, esker on adierazpenak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea haren premiei erantzuteko. Kontsulta, erreklamazio, kexa edo iradokizunen bat egitean, edo datuak babesteko eskubideak erabiltzen dituenean, eskaeran ematen dituen datuak eskaera jaso eta hari erantzun bat emateko xedearekin tratatuko dira. Datuak bildu diren helburua betetzeko behar besteko denboraz gordeko dira, eta xede horretatik eta datuen tratamendutik ondoriozta litezkeen erantzukizunak zehazteko.
  8. Kontratuen exekuzioa eta fakturazioa. Kontratazio prozesuetako kontratugileek emandako datuak kontrataturiko zerbitzua emateko, haren fakturazioa egiteko eta aplikagarriak diren lege-betebeharrak betetzeko xedearekin tratatuko dira. Datuak bildu diren helburua betetzeko behar besteko denboraz gordeko dira, eta xede horretatik eta datuen tratamendutik ondoriozta litezkeen erantzukizunak zehazteko, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorrari jarraikiz, artxibo eta dokumentazioei buruzko araudian zehazten diren aldiez gain.
  9. Zure argazkiak eta bideoak komunikabide propioetan eta kanpokoetan informazioa argitaratzeko erabiliko dugu, zuk baimena ematen baduzu. Irudi eta/edo bideo diren datu pertsonalak oso garrantzitsuak dira Ospitaleak gauzatzen dituen jarduerak eta kanpainak islatzeko. Zure datuak Ospitalearen komunikabideetan argitaratzeko erabiliko dira eta, inoiz, kanpoko beste komunikabide batzuetan. Zure irudi eta/edo bideoak sisteman gordeko dira mugarik gabe, interesatuak haiek ezereztatzea eskatzen ez duen bitartean.
  10. Bideozaintza, zure segurtasuna eta Ospitaleko instalazioena zaintzeko. Bideo-zaintzako kamerek hartutako zure bideo edo irudiak instalazioen, eta eraikinean dauden pertsonen eta ondasunen segurtasuna zaintzeko tratatuko dira. Bideo-zaintzako sistemek hartutako irudiak hartzen direnetik hasi eta, gehienez, hilabeteko epean ezereztuko dira.

 Zerk ahalbidetzen digu zure datu pertsonalak tratatzea?

Zure datu pertsonalen tratamenduak honako prozesu hauetan: kontsulta eskaerak, informazioa, kexak, erreklamazioak eta bestelako komunikabide eta bideo-zaintzako bideak, Ospitalearen legezko interesari erantzuten dio, Datuak Babesteko Araudi Orokorraren 6.1.f) artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

Kontrataziotik ondorioztatzen diren zure datuen tratamendurako legezko oinarria zerbitzuak emateko kontratua gauzatzea da, Datuak Babesteko Araudi Orokorraren 6.1.b) artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

Honako jarduerekin egiten dugun datuen tratamendua: informazio korporatiboa bidaltzea, hautagaiak hautatzea eta erakundearen komunikabideetarako argazkiak eta bideoak egitea, interesatuaren baimen askearen ondorioa da, Datuak Babesteko Araudi Orokorraren 6.1.a) artikuluan xedatzen denari jarraikiz. Baimena esanbidez eta esplizituki azaldu behar da horretarako prestatutako bideak erabiliz. Baimen hori edozein unetan ken daiteke, eta horretarako, eskubideak erabiltzeko adierazitako bideak erabiliz jakinarazi behar da.

Lagatzen edo jakinarazten al dizkiegu datuak hirugarren batzuei?

Zure datu pertsonalak agintari, organo judizial eta erakunde publikoei jakinarazi edo laga ahal izango zaizkie eskatutako legezko betebehar bat betetzeko komunikazio hori nahitaezkoa edo beharrezkoa baldin bada.

Zure datuak inoiz laga ahal izango zaizkie hornitzaile baten parte-hartzea eskatzen duen prozedura bat kudeatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren zerbitzu hornitzaile eta hirugarrenei.

Ospitaleak ez du nazioarteko datu transferentziarik egiten eta ez dauka aurreikusita halakorik egitea. Hala egin behar izango balitz, indarrean dauden Araudiak eta Agintari Ikuskatzaileek xede horretarako emandako lege, gomendio eta jarraibideak betez egingo litzateke.

Zer eskubide ditut nire datu pertsonalei dagokienez?

Indarrean dagoen Datuak Babesteko araudiari jarraikiz, jakinarazi nahi diogu interesatuari honako eskubide hauek dituela: Pdf

  • Datuetan sartzeko eskubidea. Tratamenduaren Arduradunarengana jotzeko eskubidea da, zure datuak nola tratatzen ditugun eta horren xedea zein den jakiteko, eta haien kopia jasotzeko.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea. Zuzenak ez diren edo osatu gabe dauden datu pertsonalak Tratamenduaren Arduradunak berehala zuzentzeko eskubidea da.
  • Datuak eramateko eskubidea. Datuak formatu egituratu batean, erabilera arruntekoa, irakurketa mekaniko eta hainbat modutan operatzeko modukoa, eta beste Arduradun bati emateko moduan jasotzea eskatzeko eskubidea da, betiere tratamenduaren oinarria baimena edo kontratu baten exekuzioa bada.
  • Ezereztatzeko eskubidea. Datu pertsonalak ezereztatzea eskatzeko eskubidea da, honako balizko hauetan:
    • Lortu ziren helbururako dagoeneko beharrezkoak ez izatea.
    • Baimenean oinarrituta egotea.
    • Aurka egiteko eskubidea erabili izana.
    • Datuak legez kanpo tratatu izana.
    • Datuak legeak behartuta ezeztatu behar izatea.
    • Informazioaren gizartearen zerbitzu eskaintzarekin lotuta lortu izana.
  • Datuen aurka egiteko eskubidea. Tratamenduaren Arduradunak honako tratamenduetako bat egiteari uko egiteko interesatuaren eskubidea da:
    • Legezko interesa edo interes publikoan oinarrituta dagoenean, soslaiak lantzea barne.
    • Xedetzat marketin zuzena duenean.
  • Datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea. Tratamenduaren mugapena eskatzeko eskubidea da, eta datuen tratamendua etetea edo datuak beste xede baterako gordetzea eska daiteke.
  • Lagapen automatizatuen xede ez izateko eskubidea. Eskubide honekin bermatu egin nahi da zure datuen tratamenduan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez bihurtzea; soslaiak lantzea barne, zugan ondorio juridikorik eragin dezakeena edo antzeko moduren batean nabarmen eragin diezazukeena.

Datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezerezteko eta eramateko eskubidea, datuak mugatzeko, tratamenduari uko egiteko eta zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarrituriko erabakien xede ez izateko eskubideak, bidezko denean, honako helbide honetan erabil ditzakezu: Gesalibar Auzoa 14 – Posta kodea: 20509, Arrasate-Mondragon edo honako helbide elektroniko honetan: [email protected]. Era berea, interesatuak dagozkien eskubideak erabili ahal izango ditu araudian jasota dauden terminoei jarraikiz, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa ere aurkeztu ahal izango du (www.aepd.es).

Salaketak egiteko bidea

Delituak Prebenitzeko Eskuliburuetan jasotzen den bezala, San Juan de Dios Ordenako zentroetako langile guztiak behartuta daude ez onartzera kode etikotik urruntzen diren portaerak edo edonolako lege urratzerik eragin dezaketen portaerak, ez eta Erakundearen ospea eta izen ona kalte dezaketen lanbide-jarduneko edozein portaera ere.

Langile batek edo hirugarren batek San Juan de Dios Ospitale Ordenako zentroekin zerikusia duten arauz kontrako, erakundearen balioen kontrako edo Kode Etikoaren kontrako jarduera edo egoeren berri emateko bideak honako hauek dira:

  • Kasuari buruz goragoko batekin hitz egitea.
  • Salaketak egiteko bidea erabiliz jakinaraztea [email protected].

Salaketetan jasotzen diren datu pertsonalak jakinarazi egin ahal izango dira zigor neurriak hartzeko, epai bidezko prozedurak tramitatzeko edo zigor izaera edo izaera administratiboko auzien kasuan erakunde publikoei jakinarazteko beharrezkoak badira. Zure datu pertsonalak legeak aurreikusten dituen epeen arabera gordeko dira.

Azpimarratu nahi dugu, ezin bestela, fede onak eramanda gertaeraren bat salatzen duten pertsonek ez dutela inolako zigorrik jasoko eta ez dutela inolako ondoriorik pairatuko.

Batzorde betearazleak tramitatzen ditu salaketak, egiaztatu egiten ditu eta haiek ebazteko neurriak bultzatzen ditu.