fotos_de_grupoAtzo izan zen I. Zainketa Aringarrietako Humanizazio Jardunaldia, Joan Jainkoarenaren Ospitale-ordenaren eta Mediku Elkargoen Erakundearen artean joan den uztailean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren harira; halaxe adierazi zuten inaugurazio-ekitaldian MEEren lehenengo presidenteordeak, Serafin Romero doktoreak eta Miguel Angel Varona Alonso anaiak, FJCren Patronatuaren presidente eta Gaztelako Joan Jainkoarenaren Ospitale-ordenako probintziburuak.

Jardunaldiaren zioa da osasun-zerbitzuen humanizazio-eredu bat sustatzeko premia, Varona anaiak dioen bezala “balioetan oinarritua eta pertsonarekiko, haren balio eta sinesmen-sistemarekiko baldintzarik gabeko errespetua ezaugarri dituena”. Humanismoa, eta gisako balioak, arreta integrala eskaintzeko funtsezkoak dira “hori izanik zerbitzuen prestazioan urgazpen-kalitate gisa interpretatzen duguna eta ezaugarri dituena pertsonaren dimentsio askotako kontzepzioa eta osasun-eragileen diziplinartekotasuna”.

Jardunaldiaren ardatza izan ziren zainketa aringarriak, biziaren azkenetako arretaren duintasunean duen garrantziagatik eta, Varona anaiaren hitzetan “arreta-eremu espezifiko guztietan ezar litekeen lanerako metodologia bat eskaintzen ari direlako, osasun-sisteman gertatzen diren harremanak humanismoz betetzeko”.

“Norbera humanizatu humanizatzeko”

Gaixotasunaren aurkako borrokan lortutako aurrerapen teknologikoak balioetsi ondoren, Varona anaiak deitoratu egin zuen gaixotasuna benetan pairatzen duena alde batera utzi izana: “gaixoa alde batera utzi dugu, eta “gaixotasun bat duen gaixoa” paradigma benetako eta garrantzitsua “gaixoa duen gaixotasuna” paradigmarekin ordeztu dugu.

Hori dela eta, OHJSDren ordezkariak azpimarratu zuen osasun-sistemak “profesional humanizatu eta behar bezala prestatuak” behar dituela, horrela soilik “eskain daitekeelako gizakiaren ondotik ustekabean igarotzea eta pertsonaren eta gaixotasunaren arteko zatiketa ankerra saihestuko duen arreta”.

Joan Jainkoarenaren Ospitale-ordenarako humanizazioa berebizikoa eta bereizgarria da bertako pazienteen arretari dagokionez, eta horretarako, “profesional arduratsuak, adeitsuak, enpatizatzeko eta beharrizanak banaka ulertu eta zainketa integrala eskaintzeko gai direnak eta laneko eta gizarteko harremanen zutabe nagusia taldeko lana, formazioa eta informazioa eta komunikazioa direla sinesten duten erakundeak” behar dira.

MEEren lehen presidenteordea: “Alde batera uztea saihestea eta mediku-jardun egokia sustatzea, zainketa aringarrien humanizaziorako betekizunak”

Joan den ekainean Espainiako eta Latinoamerikako medikuek Aita Santuak eskainitako entzunaldi pribatuan esandako hitzak gogoratuz hasi zuen jardunaldi honen inaugurazio-ekitaldia MEEren lehenengo presidenteordeak, Serafin Romero doktoreak, errukian eraginez, ez lastima gisa baizik eta beste inorekin pairatzea; hori baita, hein batean, Medikuntzaren arima bera”.

Aita Santuak esandako hitzak bat datoz, Romero doktorearen ustez, jardunaldi honen helburuarekin, eta MEEren eta OHSJDren arteko hitzarmena dela bide hartutako konpromisoak betetzen ditu, gogoratu zuen bezala: osasunarekin, eta bereziki urgazpenarekin eta zaintzarekin zerikusia duen arazo baten analisia; azken xede urgazpenaren kalitatea eta herritarren osasunaren zaintza bermatzea duten erantzunak eta jarduerak sustatzea eta bultzatzea, lehentasuna emanez behar handiena duten kolektiboei; eta erabakitako jarduerei ikuspegi humanista ematea.

Deontologia Kodearen VII. kapitulua kontsultatzea gomendatu zuen, biziaren amaierako arreta medikoari buruzkoa: “bertan egiazta baitaiteke zein den prozesu horren aurrean mediku batek eduki behar duen jarrera, eta mediku batek egoera horretan dauden pazienteak artatzean hartu beharreko konpromisoa eta betebeharra zein den ere”.

MEEk zainketa aringarrietako humanizazioari buruz duen ikuspegia azaldu zuen, bi premisa hauen inguruan: lehenik eta behin, gaixoa eta beraren familia alde batera uztea eta arreta ez ematea saihestea, “ez dago zer eginik” moduko diskurtsoak saihestea, zainketa aringarrietan eta medikuaren eta pazientearen arteko komunikazio-trebetasunetako beharrezko formazioa sustatzea eta “porrot profesionala” deituriko beldurra saihestea, paziente baten heriotza porrot profesionaltzat hartzea, alegia.

Bigarrenik, jardun mediko egokia sustatzea: “gaixoaren duintasuna eta bizi-kalitatea sustatzen dituena, arreta integrala eta sintomen kontrol ezin hobea eskaintzen duena, laguntza emozionala eta komunikazio egokia eskaintzea eta neurri terapeutiko egoki eta neurrikoak aplikatzea”, haren hitzetan.

Romero doktoreak horren inguruan gogorarazi zuen “humanismoa sustatzea, jardun profesionalean bikaintasuna bilatzea eta pazienteentzat eta herritarrentzat urgazpenik onena eta baldintzarik onenetan bilatzea Medikuen Elkargoen Erakundearen helburu iraunkorra dela”.

Martinez doktorea, MEEren Formaziorako Fundazioaren (FFOMC) zuzendariarekin batera, Jardunaldiaren koordinatzaile den aldetik, Luis Angel Oteo doktorea, Osasunerako Eskola Nazionaleko Zuzendaritza Garapenerako eta Osasun Zerbitzuen Kudeaketarako Sailaren burua ere zuzendu zitzaien bertaratutakoei, eta bat etorri zen gure osasun-sistemako elementu garrantzitsuenetakoa humanizazioa zela esatean, “horrela onartzen baitu gizarteak berak; izan ere, gizakion humanizazio eta duintasunaren ikuspuntutik, gizarte-arkitekturaren ardatzean jartzen gaitu”, eta, haren iritziz, zainketa aringarriak “OSNren barruan, humanizazioa delako osagai garrantzitsu eta esanguratsuena”.

Gainera, haren iritziz, biziaren amaiera une garrantzitsua da pertsonarentzat “hauskortasuna, urrakortasuna, sentsibilitatea eta gizakion ezaugarri guztiak modu garrantzitsuagoan adierazten direlako”.

Azkenik, osasun-sistemako profesional guztien izenean, zainketa aringarrietan diharduten lankide guztienganako errespetu osoa helarazi zuen; bai, halaber, biziaren amaiera den une garrantzitsu horretan egiten duten lanagatiko eskerrona ere.