San Juan de Dios, Arrasate, 2021eko urriaren 10a

1992. urteaz geroztik, urtero, urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen dugu. Aurten aukeratu den leloa honako hau izan da: “OSASUN MENTALA, beharrezko eskubidea”. Arrasateko SAN JUAN DE DIOS Ospitaleko egoiliarrek bat egin dute ospakizun honekin, eta denek osasun integral ona izan dezagun nahia partekatu dute.
Ospitalearen Egoitzetako batean Eukaristia ospatu zen, eta bertako egoiliar eta laguntzaile askok hartu zuten parte.
Gainera, Ospitaleko bi egoiliarrek egun honetako ospakizunen ikusgarritasuna handitu nahi izan dute: Norak pianoan, eta Gotok, poeta bikaina bera, beren trebetasun artistikoak, inspirazioa eta bizipenak eskaini dizkigute. Egunez egun, erabateko osasunaren eta gizarteratzearen alde borrokatzen direnen itxaropena handitzeko eta mugak gainditzeko pizgarri ederra. Ez da lan erraza, baina; gorabehera asko ditu, gizarte-estigmaren haizea kontran, eta horrek autoestimua gutxitu eta pertsonak ostrazismora bultzatzen ditu.

ESTIGMA SUNTSITUZ, Iñigo Montoya “Goto”.

Zure eromenaz jabetuta,
hurbilagotik bizi duzu zentzutasuna
zuhurtzat jotzen direnak baino.
Hegaldia altxa ezin duten
uso errenak bezala,
ospitale honetan bizi gara,
edo irauten dugu.
Eta ilargi betea denean.
Edo gau izartsuetan.
Zerua gara…
Eta lurra…
Eta lohia…
Gure etxetik urrun.
Buruaren jabe, edo galduta…
Baina katamarrean!
Zigarro mutxikinen eta maitasun apurren eskale gara.
Adinduak bezala gara.
Haurrak bezala gara.
Hustasun erabatekoa.
Lozorro hitsa,
putaren musuaren zaporea duena,
eta ardo garratzarena.
Isiltasunean murgildu naiz,
eta oihuka entzun dut.
Kiskali egin naiz infernuan.
Eta gaur itzuli egin naiz
errezitatzeko…
Berdinak garela:
Ez inor baino gehiago, ez inor baino gutxiago.
Ez hain oldarkorrak
(estatistikaren arabera)
Ameslariagoak
(jakina)
Sentiberagoak
(diagnostikatu egiten gaituzte)
Eta borrokalariagoak
(hori argi dago)
Estigma apurtzen ari gara,
baina suntsitu egin behar dugu.
Egun bakoitza egun ona da
mailukadak emateko…
Baina gaur, urriaren 10a,
Osasun Mentalaren Eguna,
eska dezagun irmo gurea dena:
askatasuna, maitasuna, errespetua…
Eta ibiltzeko bide bat:
loreak ureztatzen,
harriak baztertzen,
osasuna eta gaixotasuna bereizi gabe.