Balioak
San Joan Jainkoarenaren Ordenaren —eta, beraz, gure zentroaren— printzipio nagusiak hospitalitatea, errespetua, erantzukizuna, kalitatea eta espiritualtasuna dira.
Gaixoei eta behartsuei gizarte- eta osasun-arloetan laguntzeko gure balio nagusia HOSPITALITATEA da. Laguntza integral eta humanizatua sustatzen du balio horrek, kalitatea, errespetua, erantzukizuna eta espiritualtasuna gidari dituelarik.
Kalitatea: pazienteen zaintza integralean bikaintasun profesionalez aritzea da guretzat kalitatea, betiere pazienteoi unean-unean behar dituzten baliabide tekniko, pertsonal eta espiritualak eskainiz.
Errespetua: gure zentroen erabiltzaileak dira gure arretagune nagusia, gizaki gisa osorik hartuta; beraz, kontuan hartzen ditugu haien eskubide eta erabakiak, eta gaixoen senitartekoak ere aintzat hartzen ditugu prozesuan. Justizia soziala sustatzen dugu, bai eta eskubide zibilak eta giza eskubideak ere.
Erantzukizuna: erabiltzaileekiko, ingurumenarekiko eta San Joan Jainkoarenaren idealekiko; horretarako, etika aplikatzen dugu gure jardueretan, eta gure baliabideak zuzen banatzen saiatzen gara, gure Zentroen iraunkortasuna bermatzeko.
Espiritualtasuna: erabiltzaile guztiekiko, hau da, paziente, haien senitarteko eta profesionalekiko (sinestun izan ala ez, edo beste erlijio batzuetakoak izan arren); haien behar espiritual eta erlijiosoak artatzen ditugu, eta, hala, ebanjelizazioa bultzatzen dugu.