Lege Ohar

Web zerbitzu hau Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearena da (aurrerantzean, Zentroa). Ospitalea Erlijio-erakundeen erregistroan inskribaturik dago 006864 zenbakiarekin, eta Arrasateko (Gipuzkoa) Gesalibar auzoa, 14ean du egoitza.

Honako hauek dira sanjuandedios-mondragon.com (aurrerantzean Webgunea) Interneteko Webgunearen erabilera arautzen duten Baldintza Orokorrak, eta erabiltzaile zaren aldetik, Zentroak zure eskura jartzen ditu.

Erabiltzailea webgunean sartzen den unean indarrean dauden Webgunea Erabiltzeko Baldintza Orokor guztiak onartzea dakar webgunea erabiltzeak; beraz, ados ez bazaude, ez duzu Webgune hau erabili behar. Zentroak beretzat gordetzen du honako Erabilera Baldintza Orokor hauek aldatzeko eskubidea; bai eta aplikagarri izan daitezkeen gainerako baldintza orokor edo partikularrak, erabilera-araudiak, jarraibideak edo oharrak aldatzekoa ere. Orobat, beretzat gordetzen du webgunearen jarduna edozein unetan eteteko edo bertan behera uzteko eskubidea.

Erregistraturiko markak: “sanjuandedios-mondragon.com” eta “sanjuandedios-mondragon.com” gure webgunean Zentroaren zerbitzuak identifikatzeko erabiltzen diren izen, logotipo eta tituluak gure erakundearen marka erregistratuak dira. “sanjuandedios-mondragon.com” webgunean agertzen diren beste logotipo, izen, titulu edo markak gure atariari atxikiriko edo ez-atxikiriko bezero eta/edo erakundeenak izan daitezke.

Erabiltzeko baimena: “sanjuandedios-mondragon.com” webgunean dauden informazioa, irudiak, testuak, dokumentuak eta bestelako edozein eduki informaziorako soilik kontsulta dezake gure webgunea bisitatzen duen edozein bisitarik. Zentroak beretzat gordetzen du bere sarerako edo bere edukietarako irispidea mugatzeko eskubidea, eta “sanjuandedios-mondragon.com” webgunearen terminoak eta erabilera baldintzak edozein unetan eta aurrez abisurik eman behar izan gabe aldatu ahal izango ditu. “sanjuandedios-mondragon.com” webgunean nabigatzen dutenen edo bisitarien ardurapekoa da Lege Ohar honen edukia aztertzea gure ataria erabiltzeko terminoak eta baldintzak zein diren jakiteko.

Besteen Jabetza Intelektuala: “sanjuandedios-mondragon.com” webgunean argitaratuta egonik, babestuta dauden lanen baimenik gabeko erabileragatik, jabetza intelektualerako eskubidea urratu zaiola irizten dion edonor (webgunearen bisitari izan zein izan ez) gure Zentroarekin harremanetan jar daiteke edukia bertatik ken dezala eskatzeko. Behar bezala ziurtatuz gero, eskaera horri berehala emango zaio erantzuna.

Loturak / Hiperbinkuluak: “sanjuandedios-mondragon.com” webgunean agertzen diren loturek, estekek edo hiperbinkuluek beste inoren sare eta/edo webguneetara iristea ahalbidetzen diote erabiltzaileari, bisitariek informazio gehiago izan dezaten. Esteka horiek prestatzea eta “sanjuandedios-mondragon.com” webgunearen bisitariaren eskura jartzeak ez du, inola ere, esan nahi webgune horiek edo bertako materiala onartzen ez gomendatzen direnik. Zentroak ez du kontrolatzen webgune horietan agertzen den edukia, eta ez du, beraz, horren erantzukizunik. Inola ere ez du Zentroak bere gain hartuko ezein erantzukizunik erabiltzaileak, halako webguneetara sartu edo haiek edo bertako edukia erabili izanagatik pairatutako ezein kalteren aurrean.

Spamaren kontrako politika: Zentro hau SPAM jardueraren aurka dago (hainbat laguni eta eskatu gabe, publizitate-mezuen -normalean komertzialak- bidalketa masibo eta etengabea posta elektronikoaren bidez). Horren ildoan, aurrez baimenik eman gabe heltzen zaien publizitate-SPAMa jaso izanagatik kaltetutako erabiltzaile edo hirugarrenak Zentroarekin harremanetan jar daitezke lehen aipatutako helbidera edo [email protected], helbide elektronikora oharra bidalita, etorkizunean halakorik berriro gerta ez dadin.

Jurisdikzioa eta aplikagarria den legeria. Webgune honi aplika dakiokeen legeria Espainiako da, eta gune honen titular den aldetik, erabiltzailearekiko harremanean gerta daitekeen edozein gatazka edo auzi ebazteko, Zentro hau Arrasateko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mende dago.

Telefono zenbakia: 94 379 39 00- helbide elektronikoa: [email protected]

Gesalibar Auzoa 14, posta kodea: 20509.