ARRASATEKO SAN JUAN DE DIOS OSPITALEAN, Ordenaren ezaugarri diren funtsezko printzipioetan oinarrituta, ospitaleratze-erregimenean dauden paziente psikiatrikoei laguntza ematea xede izanik, kalitatea, ingurumena eta segurtasuna gure bezeroekin eta gure langileekin ditugun konpromisoak dira. Hori dela eta, UNE-EN ISO 9001, UNE-EN ISO 14001, ISO 45001 eta indarrean dagoen UNE 179003 arauetan oinarrituriko kalitatea, ingurumena eta segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema integratu baten ezarpenaren xede dira.
Horren guztiaren jakitun, Zuzendaritzak honako kudeaketa-politika hau ezarri du eta kalitateari, ingurumenari eta segurtasunari dagozkien betekizun guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du, bai pazienteekin bai langileekin. Horretarako, gure zerbitzuen kalitateaz gain, ingurumenaren babesa ere bermatuko du eta gure jarduerei atxikiriko arriskuak desagerrarazten edo ahalik eta txikienak izan daitezen ahaleginduko da.
Marko horren baitan, honako printzipio hauek ezarri ditu:
- Bezeroaren eskakizunak betetzeko konpromisoa, bai eta kalitateari, ingurumenari eta segurtasunari dagozkien legezko eta arauzko betekizun guztiak –pazientearen segurtasunari zein laneko segurtasunari lotuta eta gure jardueretan aplikagarriak direnean– eta erakundeak hitzartzen dituen beste betekizun batzuk ere.
- Lanarekin lotuta dauden kalteak eta osasunaren narriadura prebenitzeko lan-baldintza seguru eta osasungarriak eskaintzeko konpromisoa, erakundearen xedeari, tamainari eta testuinguruari eta laneko segurtasun eta osasunerako eta laneko arriskuen berezko ezaugarriei egokitua.
- Adierazleen segimendua eginez, kalitatearen, ingurumenaren, laneko segurtasun eta osasunaren eta pazientearen osasunaren xede eta helburuak ezartzea eta etengabe berrikustea, erreferentzia-marko bat emanez eta baliabide materialak xede horietara egokituz, etengabeko hobekuntzarako mekanismo eraginkorrak sortzeko eta haiek mantentzeko.
- Langileek kontsultak egiteko eta haien parte-hartzea bermatzeko konpromisoa eta, halakorik dagoenean, bai eta langileen ordezkariena ere.
- San Juan de Dios Ospitalean gauzatzen den jardueraren ondoriozko arriskuak desagerrarazteko edo gutxitzeko konpromisoa, kalitateari, ingurumenari, laneko segurtasun eta osasunari eta pazientearen segurtasunari dagokienez.
- Ingurumena babesteko konpromisoa; kutsaduraren prebentzioa eginez eta SAN JUAN DE DIOS OSPITALEAK eragindako ingurumen-inpaktuen ebaluazioa eginez, haiek prebenitzeko, desagerrarazteko edo murrizteko. Iraunkorki, baliabide naturalen zentzuzko kudeaketa sustatzea, energiaren erabilera eraginkorraren bidez eta baliabideen kontsumoa optimizatuz.
- Kalitatearen, ingurumenaren, pazientearen segurtasunaren eta laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketaren kultura sustatzea, eta zeregin guztiak behar bezala eta segurtasunerako estandar guztien arabera bete ahal izateko, beharrezko formazioa eta informazioa ematea. Gainera, pazientearen segurtasunari dagokionez, gertakarien barneko jakinarazpena emateko konpromisoa hartzen dugu, langileen konfidentzialtasuna zainduz. Ospitaleko langile guztiei, etengabe, formazioa eta informazioa emateko konpromisoa, ikaskuntza eta sentsibilizazioko programen bidez, beren zereginak betetzeko kalitateari, ingurumenari eta laneko segurtasun eta osasunari buruzko eta pazientearen segurtasunerako jardunbide egokiak ezartzea sustatuz.
- Bezeroen asebetetzean eta gure lehengaien eta zerbitzuen hornitzaileen etengabeko hobekuntzan inplikatzea, gure enpresaren prozesuen premien berri emanez eta horiek betetzeko laguntza eskainiz.
- Kanpoko eta barruko komunikazio bideak hobetzea, gure jardueraren errendimendurik onena lortzeko. Gure pazienteei, bezeroei, hornitzaileei, administrazioari eta publikoari, oro, har, gure jarduerak inguruan duen eraginari buruzko komunikazioa helarazteko bideak ezartzea.
- Gure jarduera segurtasunari, laneko osasunari, suteen prebentzioari eta materialei eta inguruari eragin dakizkiekeen kalteen kontrolari arretarik handiena jarriz gauzatzea.
- Norberaren kalteak, laneko gaixotasunak eta ondasunen kalteak saihesteko behar diren baliabide guztiak ahalbidetzea.
- Politika honen berri erakundeko partaide guztiei ematea, eta langileei ikusaraztea politika hau betetzea enpresaren kide guzti-guztiek lortu beharreko helburua dela.
Honako kudeaketa-politika hau nahi duenak izango du eskuragarri.