Gure ospitaleak, probintziako gainerako zentroek bezala, Kode Etiko bat du oinarri, eta printzipio hauek:
- Artatzen ditugun pertsonekiko errespetua; artatuaren eskubideen defentsa dugu ardatz, eta diskriminazio oro baztertzen dugu (adin, sexu, arraza, maila sozial, ideia edo sinesmenengatikoa).
- Pazientearen intimitate-eskubidea eta hark emandako jarraibideak errespetatzen dituen kalitate integraleko arreta da gure ezaugarri behinena.
- Profesional gisa gure pazienteak behar bezala artatzeko konpromisoa, horretarako ahalegin guztia eginez, langile eta baliabideei dagokienez.
- Zentroko langileekiko errespetua, haien garapen profesionala sustatuz eta eskubideak babestuz.
- Erakundearekiko eta gizartearekiko errespetua.