Hitzarmenaren ardatza osasunaren babeserako eskubidearen defentsa eta urgazpenaren humanizazioa dira.

img_9682Medikuen Elkargoen Erakundeak (OMC) eta Joan Jainkoarenaren ospitale-ordenak (OHSJD) lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu dute honako alderdi hauekin zerikusia duten helburu komunei ekiteko: osasunerako eskubidea, osasun-urgazpena eta hartarako irispide berdinkidea pertsona guztientzat, batez ere babesgabeenentzat.

Hitzarmenaren sinaduran honako hauek hartu zuten parte: OMCren aldetik, Juan Jose Rodriguez Sendin presidenteak eta Serafin Romero presidenteordeak. Eta OHSJDren aldetik: Miguel Angel Varona anaia, OHSJD-Castillako probintziburua eta Juan Ciudad Fundazioaren presidenteak; Julian Sanchez anaia, Juan Ciudad Fundazioaren zunzendariak; Ramon Castejon, OHSJD-Castillako kudeaketa karismatikoaren arduradunak; Elena Seral doktore eta OHSJD-Castillako urgazpen-zuzendariak; Francisco Muñoz, OHSJD-Castillako zentroen zuzendari nagusiak, eta Luis Angel Oteo doktorea eta OHSJD-Castillako urgazpen-aholkulariak.

Oinarri hartuta bi erakundeek osasuna lehentasunezko ondasun soziala dela eta giza eskubide garrantzitsu eta berebizikoa dela defenditzen dutela, lankidetzan2 jardutea erabaki dute konprometiturik dauden alderdietan; hala nola, osasunerako eskubidearen defentsa eta osasun-urgazpenerako irisgarritasun berdinkidea; osasun eta gizarte-zerbitzuen humanizazioa; bizitzaren amaierako urgazpen egokia; osasun-formazioko prozesuetan, errefuxiatuen arreta eta babesean, eta osasunari eta bizitzari dagokienez besteak beste, nazioarteko kooperazioan.

Esparru-hitzarmen hau sinatuta, OMC eta OHSJD erakundeek sakondu egingo dute euren arteko harremana eta aldizka bilerak egingo dituzte ekimen eta jarduera komunak adosteko bien intereseko lehentasunezko eremu sozial guztietarako, eta halaxe jakinarazi zuten bi erakundeetako ordezkariek.

Miguel Angel Varona anaiak horri buruz esan zuen “osasunaren alorrean pertsonen ongizaterako lan egitea OMC eta OHSJDk partekatzen dugun ekintzetako bat da, humanismoan eta pertsonaren duintasunean oinarrituriko osasun-urgazpeneko eredua bezala. Lotura horrek animatzen gaitu ezaugarri horiek dituen hitzarmena sinatzera, zeinetan lehenetsi egiten diren alderdi etiko eta deontologikoak eta erantzukizun sozialekoak”.

Akordio horren ondoriozko lankidetzaren helburua, Varona anaiak azaldu zuenaren arabera da “gure herritarrentzako arreta integrala hobetzea osasunaren ikuspuntutik, osasuna, formazioa eta humanizazioa sustatzeko eta pazienteak behar dituen beste alderdietarako ekintza bateratuen bidez”.

OMCren presidenteak, bere aldetik, atsegin handiz hartu zuen bi erakunde hauek esparru-marko honen bidez hurbildu izana. Esandakoaren arabera, hitzarmen horren sinadurak bi erakundeen arteko lankidetza zehazten du. Medikuak bat gatoz OHSJD duela lau mendetik hona artezten duten printzipio eta baloreekin, gizakion duintasunaren defentsan oinarrituta daudelako”.

Rodriguez Sendin doktoreak esan zuen “Deontologia eta profesionaltasuna nagusitu behar dira urgazpenean, eta alderdi horretan jardun dezakegu elkarrekin bi erakundeek. Osasunaren alorrean dagoen desberdintasuna murrizteko eta urgazpena humanizatzeko lan egin behar dugu. Horretarako, jarduera bateratuak egingo ditugu alde bakoitzak hartuta dituen konpromiso publikoak betetzeko”.

Julian Sanchez anaia, hitzarmena gauzatzen hasteko gizarte-desberdintasunak leuntzera bideraturiko ekintza zehatzekin hastearen alde agertu zen. Horietako bat 3“osasun-urgazpenaren humanizazioa lortzeko ekintza bateratua da, profesionalen eta gizartearen arteko lotura eta sentsibilizazio gisa”.

Hitzarmen horri esker, gainera, osasunarekin loturiko alderdi komunak aztertu ahal izango dira, eta bereziki pazienteen urgazpen eta zaintzari dagozkionak, elkarrekin proposamenak eta jarduerak sustatuz eta ezarriz urgazpenaren kalitatea eta herritarren osasunaren zaintza bermatzeko, lehentasuna emanez behar handiena dutenei eta ekintzei ikuspegi humanista emanez.

Era berean, formazio-jarduerak eta ezagupena garatzeko eta nazioarteko kooperaziorako ekintzak egingo dira, erakunde biek alderdi horretan zehazten dituzten helburuekin bat.