Zentroaren historiaren jatorria ur sufretsuko bainuetxe ospetsu batean dago, eta beraren izena Historian ezagun egin zen bertan hil zutelako Antonio Canovas del Castillo 1897ko abuztuaren 8an, Espainiako Ministroen Kontseiluko buru zela.
Osasun-etxe psikiatriko gisa, ordea, hilabete batzuk geroago hasi zuen bidea. 1898ko urtarrilaren 26an Gasteizeko Elizbarrutiaren eliza-baimenak jaso zituzten, eta urte bereko martxoaren lehenean sinatu zuten bainuetxeko eraikin eta lursailen salmenta-eskritura. Alde batetik, Benito Menni Aita, “El Iris” eta “La Rosa” sozietate anonimoen gerentea, hurrenez hurren San Joan Jainkoarenaren ospitale-ordenaren eta Jesusen Bihotzaren ahizpa ospitalekoen ordezkari zirenak.
Osasun-etxea apur bat geroago inauguratu zuten, 1898ko ekainaren 1ean. Benito Menni Aita Santa Agedan zegoen, eta inaugurazio-ekitaldia xumea izan zen: Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek ordura arte Valladoliden zituzten lehenengo gaixo taldearen (emakumeak eta gizonak) harrera.