Gizarte Ekintzari lagundu nahi badiozu, SAKATU HEMEN
Arrasateko San Juan Juan de Dios Ospitalea San Joan Jainkoarenaren Ordenaren gizarte-ekintzarekin lankidetzan aritzen da (erlijio-ordena hori da ospitalearen jabea), eta mundu bidezkoago bat eraikitzen lagundu nahi dutenen dohaintzak jasotzen ditu.
San Joan Jainkoarenaren Anaiak erakunde katoliko bat da, gaixoen eta behartsuen osasuna eta haiekiko laguntza bultzatu nahi dituena. San Joan Jainkoarena fundatzaileak ezarritako hospitalitate-printzipioan dago oinarrituta, eta gizaki guztien garapena du helburu.
San Joan Jainkoarenaren gizarte-ekintzak gizarte bidezkoago bat sortzen laguntzen du. Laguntza premiazkoena behar duten kolektiboekin aritzen da, 5 arreta-programaren bidez, non langileek eta boluntarioek parte hartzen baitute:
Haurren arreta. Immigranteen familietako edo kolektibo deserrotutako adingabeak artatzen ditu (GKE-en bidez iristen zaizkio), ez baitute osasun-zerbitzuak izateko beste biderik. Gizakien Lurrarekin eta Alas Solidarias GKE-ekin batera lan egiten du gizarte-ekintzak arreta medikoa emateko garapen bidean dauden herrialdeetako haurrei.
Etxerik gabeko pertsonen arreta. Gure gizarteko talderik ahulenetako bat dira etxegabeak. Arreta integrala ematen die gizarte-ekintzak haien bizi-kalitatea hobetzeko zenbait gizarte-programaren bidez:
- Lan-munduan sartzea.
- Orientazioa eta bizi-kalitatearen hobekuntza.
- Gizarte-integrazioa.
- Atzerritarrentzako gizarte-arreta.
Droga-menpekotasunaren arreta. Zentro horietako erabiltzaileek askotariko arreta jasotzen dute: medikoa, psikikoa, soziala, espirituala eta emozionala:
- Oinarrizko beharrak.
- Desintoxikazio-programak.
- Unitate terapeutikoak eta errehabilitaziokoak.
- Unitate anbulatorioak.
Desgaitasun fisikoa eta intelektuala duten pertsonen arreta. Desgaitasun fisikoa, psikikoa zein sentsoriala duten pertsonen garapen pertsonala sustatzea du helburu, haien bizi-kalitatea eta duintasuna handituz, ingurune soziofamiliarrean eta lanekoan integratzen laguntzeko.
Nazioarteko lankidetza. San Joan Jainkoarenaren Ordenaren gizarte-ekintzak ez ditu ez mugak ez arrazak aintzat hartzen; beraz, erakunde pribatuen, administrazio publikoen eta ongileen laguntzarekin, Afrikara, Asiara eta Latinoamerikara eramaten ditu bere ospitale-ekipamendua eta arreta medikoa, garapen duina izaten laguntzeko. Ospitaleak eraikitzea, langileak prestatzea, hornikuntza eta arreta medikoa dira gaur egungo proiektuetako batzuk.
San Joan Jainkoarenaren Ordena irabazi-asmorik gabeko munduko erakunde handienetako bat da —300 zentro ditu bost kontinenteetan banatuta—, eta pertsona anonimoen eta administrazio publikoen laguntzari esker mantentzen da, zeinek mundu bidezkoago bat lortzeko inbertitzen baitute beren laguntzaren kudeaketa esku onetan dagoen segurtasunarekin.