Eskertzea parte hartu duten egileak: Etxeberria, Jesús, Alejandro, Ayude, Miren Gurendane, Aitor, Inax, San Juan de Dios Arrasate.

Izena adierazi nahi izan ez duten beste 3 pertsona.

 

STULTIFERA NAVIS

 

Arteaz hitz egitea gizakiaren historiaz hitz egitea da: Antzinatik, artean lagundu egiten gaitu, deskribatzen gaitu, galderak egiten dizkigu. Artea, sormena, gizakiarengan berezkoa dela esan dezakegu. Edozein kontinentetan, edozein kulturatan aurkitzen ditugu herri horien errealitatea ulertzen eta ezagutzen laguntzen diguten adierazpen artistikoak. Labarartetik hasi eta arte garaikideraino, gizakia arteaz baliatu da bere emozioak eta pentsamenduak komunikatzeko.

Areto honetan, artista hauek, pertsona hauek, artearen bidez gozatzera eta euren bizipenak ezagutzera gonbidatzen gaituzte, gure arbasoek orain 40 mila urte egin zuten bezala.

Hemen eta orain, koloreek, testurek eta formek elkarrizketa partekatuko dute metáfora eta sentimenduekin, eta horrekin, gure zentzumenak aberastuko dituzten aukeren labirintoa sortuko da. Asierazitako emozioetatik euren obrak ezagutzera eta eurekin hunkitzera eramaten gaituzte.

Baliteke bidaia honetan deigarria zaigun zerbail topatzea, agian adierazpenen bat, agian  marraren bat, edo, akaso, berriro esnatuko zaigun ahaztutako oroitzapenen bat.

 

ESKER ONA:

 

EGUNOTAN INTXAURRONDOKO KULTUR ETXEAN IKUSGAI DAGOEN ETA EKAINEAN DONOSTIAKO EHUn IKUSGAI IZANGO DEN “STULTIFERA NAVIS” ERAKUSKETA ELENO ALKAIN LEKUONAk ANTOLATU ETA KOORDINATU DU, ETA ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIOGU OSPITALEKO PAZIENTEEK EGINDAKO ARTELANAK “ARGITARA AGERTZEKO” JARRI DUEN INTERESAGATIK.