Erantzukizun soziala

Ingurumenarekiko konpromisoa

Bilakaera ekonomikoa eta ingurumenaren babesa bateratu beharraz jabetuta, gure Ospitaleak konpromiso irmoa du ingurumenarekin, eta bertako ingurumen-kudeaketarako sistemak ISO 14001:2004 arauaren araberako ziurtagiria du.

“Ezagutu Ospitalea” egitaraua

Ospitaleak gizartearekin eta bereziki misioa betetzen duen inguruarekin, Debagoienako Gipuzkoako osasun-eremuan, daukan konpromisoa betez, Ospitaleak ateak zabaldu zizkien ikastegiei, ikastolei eta institutueei, buru-osasunarekin lehenengo harremana edukitzea ikasleentzat egokia zela iritzita.

Aldi honetan guztian ospitalera bisitan etorri diren ikasleek drogen kontsumoak pertsonen buru osasunean dituen eraginengatik erakutsitako interes bereziaz jabetu gara, haiengandik gero eta hurbilago dagoen arazoa delako seguru aski.

Gainera, kontuan hartu dugu 25 urtetik beherako pertsonen ospitaleratze kopurua nabarmen handitu dela, iraupen luzekoen kasuan eta patologia psikiatriko baten sintoma zehatzez gain substantzien kontsumo kaltegarriari dagokion sintomatologia ere (prozesu dualak) baduten diagnostiko klinikoekin.

Horren guztiaren ondorioz, Ospitaleak baliatu egin ditu ikastegi eta ikastolen bisitak substantzien kontsumoak duen garrantzia eta eraginaren gaineko prebentzio- eta kontzientzatze-lana egiteko. Aurretik azaldutako bi puntuak kontuan hartuta, informazio erreal, objektibo, eguneratu eta kontrastatua eskaintzen jarri genuen ahalegina, DBHko 3., 4. eta Batxilergoko ikasleentzat erakargarria eta irisgarria izango zen formatuarekin; hortaz, gehiegizko substantzien kontsumoan eta bereziki kanabisaren kontsumoan jarri genuen arreta. Horrela sortu zen “Ezagutu Ospitalea” egitaraua, eta urtean 400-450 ikasle inguruk hartzen du parte bertan.

“UD@A proiektua (NERABEZAROAN DROGEN AURKA ELKARTURIK)”

2017ko uztailaren 13an sinatu zen Aretxabaleta Kirol Elkartearen eta Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearen arteko lankidetza-hitzarmena.

Hitzarmen horren bidez, dagoeneko partekatzen dituzten helburu eta printzipioetan oinarrituta, Debagoienan errotuta dauden bi erakundeek indarrak batu dituzte UD@A proiektua (NERABEZAROAN DROGEN AURKA ELKARTURIK) abian jartzeko. Proiektuak hiru urteko iraupena izango du, eta bi erakundeek konpromisoa hartzen dute “abusu-substantzien” kontsumoaren kontrako prebentzio-ekintzen egitaraua gauzatzeko kirol-jarduera Aretxabaleta Kirol Elkartean egiten duten pertsona guztientzat (gizon nahiz emakume). Egitarau horrek indartu egin du, are gehiago, kirol-balioak eta bizimodu osasungarriaren aldeko hezkuntzarekiko “konpromiso soziala”. Aretxabaleta Kirol Elkartean kirola egiten hasten direnak eta haien inguru soziala edozein abusu-substantzia eta kirol jarduerak guztiz bateraezinak direla sentsibilizatuta eta kontzientziatuta.

Lan-taldeak entrenatzaileek, gurasoek, gazteek, Aretxabaleta Kirol Elkarteko zuzendaritzako kideek, eta San Juan de Dios Ospitaleko paziente eta profesionalek osatuko dituzte.

Proiektu hau San Juan de Dios Ospitaleak duela zenbait urtetatik hona egiten duen “NERABE, UTZI DROGEKIN JOLASTEARI” erantzukizun sozialeko programari gehitzen zaio; horren bidez nerabeei substantzien kontsumoaren benetako ondorioak ikusarazi nahi zaizkie ikastegi, ikastola eta institutuek Ospitalera egiten dituzten bisitetan.

 

Gizarte-ekintza

www.hsjd.es