San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordenaren ‘Des-Nudos’ dokumentala, Ordenako sentsibilizazio-taldeak egina, datorren urtarrilaren 8an emango dute goizeko 11:00etan, TVEren La2 katean.

Aukera aparta da San Joan Jainkoarenaren zentroekin lotura duten zazpi gazteren historiak ezagutzeko. Gazte horiek euren izenean eta euren esperientziatik hitz egiten dute, zuzenean, osasun mentalari buruz: beldurrak, kezkak, diagnostikoak, gainditze-prozesuak, tratamenduak, osasun mentalak markaturiko bizimodua inguratzen duen guztia, alegia.

Gazteek osasun mentalaren inguruan duten ikuspegia balioan jartzeko modu bat ez ezik, mundu osoko nerabeen % 10 – 20ri eragiten dien errealitate baten inguruan sentsibilizatzeko eta estigmak apurtzeko balio du.

Dokumentalaren zuzendariak Diana Casellas eta Txell Esteve izan dira eta Marc Juan izan da errealizadorea, eta oso harrera ona izaten ari da. Los Angeleseko (AEB) dokumental independenteenLegendary Doc Film Festivalerako hautatu zuten, eta   Ikusleen Saria eta Zuzendari onenaren Saria irabazi zituen; Los Angeleseko (AEB) Rush Documentary Doc-en Osasun Mentalari buruzko Dokumental Onenaren Saria irabazi zuen, eta zinema konprometituaren Terra Gollut Film Festivalen Ikusleen Saria.

Telebistako emanaldiaren ondoren, RTVE Play lineako plataformaren bitartez ikusi ahal izango da berriro “Des-Nudos” dokumentala.

https://Documental-desnudos/sjd.es