Boluntariotza

Zer da San Joan Jainkoarenaren boluntariotza?

Boluntariotza San Joan Jainkoarenak sortutako Ospitale-ordenaren jatorrian bertan dagoen elkartasuna erakusteko modua da. Ospitale-ordenaren balioen arabera, boluntariotzak balioa eransten dio pazienteen arreta integralari, berezko espazio eta funtzioak izanik.

Izaera zibileko erakundea da, eta haren jarduna San Joan Jainkoarenaren anaien Ordenaren ideia-oinarriaren araberakoa da. Boluntario talde horren xedea osasunaren sustapena eta prebentzioa eta ospitaleratuta dauden pertsonen urgazpenaren humanizazioa da.

Lege eta etika esparrua

San Joan Jainkoarenaren boluntario taldea Espainiako eta garabidean dauden herrialdeetako osasun eta gizarte eremuetan ikerkuntza, formazioa eta lankidetza bultzatzen dituen Juan Ciudad Fundazioaren barruan dago 2003. urteaz geroztik.

Ospitale honetako boluntariotza 2015eko urriaren 14ko Boluntariotza buruzko estatuko Legeak arautzen du.

 Era berean, San Joan Jainkoarenaren boluntario taldea Eusko Jaurlaritzako Boluntariotzako Erakundeen Errolda Nagusian inskribaturik dago, 2007ko uztailaren 4an, 242-2007-B zenbakiarekin.

Zergatik da beharrezkoa boluntariotza buru-osasunaren alorrean?

Boluntarioak eragile aktiboak direlako topikoetan eta aurreiritzietan oinarritutako estigmak apurtzeko.

Boluntarioek aldatu egiten dutelako gizarteak buru-osasunari buruz duen ikuspegia, eta gizarte bidezko eta berdinkideagoa sustatzen dutelako.

Buruko gaixotasunak dituzten pertsonekiko harreman eredu berriak eskaintzen dituztelako.

Zer eskatuko dizugu boluntarioa izan nahi baduzu?

  • Heldutasun emozionala
  • Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna
  • Hartutako konpromisoarekiko koherentzia
  • Formazioa jasotzeko prestutasuna

Zer eskainiko dizugu?

  • Talde bateko kide izatea
  • Pertsonalki garatzeko aukerak
  • Zure egitekoa betetzeko formazioa
  • Boluntario-jarduna gauzatzeko hainbat egitarau (astia, aisialdia, entzutea, laguntza, gestioak…)
  • Sarean beste talde batzuekin lan egitea
  • Aseguru-poliza bat, lasai ibil zaitezen…

Non aurkituko gaituzu?

Helbide elektronikoa:

Telefono zk.: 943793900

Honako helbide hauetan ere bai:   www.hacesfalta.org

  www.facebook.com/VoluntariadoSJDmondragon

 @VolunSJDmondra