Albisteak

    • 18/12/2019

    TABAKO-KERIK GABEKO EUSKADI III. JARDUNALDIA

    Azaroaren 28an, Osakidetzak antolatu eta Galdakaoko Ospitalean egin zen TABAKO-KERIK GABEKO EUSKADI III. Jardunaldian parte hartu genuen. Osasun, osasun publiko eta mendekotasunen alorretako profesionalei zuzenduriko jardunaldia da. GAZTEEKIN LANDUTAKO KOMUNITATE-EKIMENAK izeneko mahaian hartu genuen parte.

    • 17/12/2019
    Respaldiza proiektua saritu dute

    Respaldiza proiektua saritu dute

    Berriki saritu dute Madrilen Ospitalea gauzatzen ari den Respaldiza prebentzio-programa, “sozialki arduratsua den ekimena” delako. Madrilgo Erkidegoak, San Carlos Ospitaleak Osasun Ikerkuntzarako Institutuaren bidez eta Lehen Urgazpeneko Ikerkuntza eta Berrikuntza Biomedikorako Fundazioak erabaki dute gure programak eragin zuzen eta berritzailea duela, pazienteak eragile terapeutiko gisa parte hartzen dutelako, nerabeekin hain zuzen.

    • 17/12/2019

    Boluntarioen Nazioarteko Eguna

    Abenduaren 5ean Boluntarioen Nazioarteko Eguna da, eta egun hori aukeratu dugu San Juan de Dioseko Boluntarioei buruzko bideo berri bat aurkezteko. Bideo hori elkartasunaren eremuko taldeak egindako lanaren emaitza da: “Voluntariado de San Juan de Dios transforma vidas” izeneko film labur bat da, eta Osasun, Kontsumo eta Gizarte-Ongizate Ministerioaren Interes Sozialeko Beste Xede batzuetarako diru-laguntzari

    • 18/10/2019

    OSASUN MENTALAREN ASTEA

    Osasun mentalaren nazioarteko eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ziren egunean zehar egun hori nabarmentzeko, buruko gaixotasunen bat duten pertsonengan gizarteak eragiten duen estigmatizazioa lantzeko eta ospitalean dauden pertsonen eta beste pertsona batzuen arteko konexioa jarduerak partekatuz sustatzeko. ASTELEHENA, URRIAK 7: Donostiako San Juan de Dios Ospitalearekin eta Gurutze Gorriko URTMSrekin batera, hainbat petanka txapelketa