Aurkezpena

Arrasateko San Juan de Dios Ospitalea 1898an sortu zen, eta San Joan Jainkoarenaren anaien ospitale-ordenaren kudeaketaren pean dagoen osasun-zentroa da.

Konfesio katolikoko zentroa da, zerbitzu publikoa betetzea xede duena, kudeaketa pribatu bidez eta irabazi-asmorik gabe, eta etika eta moral katolikoaren arabera jardunez beti.

Ospitalearen historia luzean zehar, buru-osasunaren alorrean gauzatu izan du ospitaleak beti haren jarduna. Ospitalearen jardunak nahaste psikiatrikoren bat duten 18 urtetik gorako pertsonen urgazpena eta arreta du ardatz. Ospitale barruko zerbitzuak ematen ditu, bereziki iraupen luzeko aldi baterako ospitaleratzea behar duten gaixo psikiatrikoen ospitaleratzea; eta horregatik, egonaldi luzeko ospitaleratzeko dispositibotzat hartua da sarearen barruan.

Ospitalearen eragin-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, bereziki Gipuzkoako Osasun Eremua.

Zentro honen jarduera ia osoa Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin hitzartuta dago.